Buscar
  • BERAKRUZ IKASTOLA

Emaitza onak Kirolean


Asteburua bikaina izan da Ikastolan ditugun kirolarientzat. Atletismoa eta Kick Boxing-a izan dira protagonista, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketakin.

KORRIKA

Atzo goizean Berrizen jokatu zen proban errez irabazi zuen kadete mailan Jonan Bilbao Omaetxebarriak. Lasterketa bikaina eginda lortu zuen bere aurkari guztiak atzean utzi eta Bizkaiko txapelketa aise irabaztea (HITZA).

Ring Gainean

Igandean izan zen Bilbon Euskadiko "light Contact" Kick-Boxing-eko lehiaketa. Carlos Henrique Barbosa de Paulak, aurrean zena gogorra izan arren, argi irabazi zuen borroka, bigarren urtez jarraian Euskadiko txapelketa irabaziz.

Aitor Unzalu Ventura aurkezten zen lehen aldia izan zen arren, fin aritu eta erraz garaitu zuen aurkaria, bere kategoriako txapeldun bihurtuz.


59 vistas

BeraKruz Ikastola

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlf. 94 616 60 30