EHU/UPV-ko magisteritzako Ikasleen Bisita
top of page

EHU/UPV-ko magisteritzako Ikasleen Bisita


Etorkizuneko irakasleak, Ikastolan izan ditugu bisitan, gure Hezkuntza eredua ezagutzeko asmoz.

Gaur arratsaldeko 15:30-etan EHU/UPV-ko berrogeita hamar ikasle inguru etorri dira Ikastolara, gure instalazioak ikusi, eta metodolagia aurrerakoien berri izatera.

Ikasleak talde bitan banatu ditugu, eta HH-tik hasita batzuk (0. solairua), eta DBH-tik besteak (4. solairua), Ikastola bisitatu dugu.

Amaieran, talde biak Areto Nagusian elkartu gara, eta bertan Zuzendaritza taldeak aldaketen prozesuaz eta Ikastolak hartu dituen ildo metodologiko berrietaz hitz egin die. Ondoren, Ikastolako aurkezpen bideoa ikusi dugu, galderak egiteko tarte batekin amaitzeko.

Ikasleak oso partehartzaile egon dira eta interes handia erakutsiz, galdera asko luzatu dituzte.

Orokorrean oso gustora joan dira, eta entzun ditugun balorazioak, eta jasotako inpresioak oso baikorrak izan dira.


bottom of page