EHU/UPV-ko magisteritzako Ikasleen Bisita

30/01/2018

Etorkizuneko irakasleak, Ikastolan izan ditugu bisitan, gure Hezkuntza eredua ezagutzeko asmoz.

 

 

 

Gaur arratsaldeko 15:30-etan EHU/UPV-ko berrogeita hamar ikasle inguru etorri dira Ikastolara, gure instalazioak ikusi, eta metodolagia aurrerakoien berri izatera. 

 

Ikasleak talde bitan banatu ditugu, eta HH-tik hasita batzuk (0. solairua), eta DBH-tik besteak (4. solairua), Ikastola bisitatu dugu. 

 

Amaieran, talde biak Areto Nagusian elkartu gara, eta bertan Zuzendaritza taldeak aldaketen prozesuaz eta Ikastolak hartu dituen ildo metodologiko berrietaz hitz egin die. Ondoren, Ikastolako aurkezpen bideoa ikusi dugu, galderak egiteko tarte batekin amaitzeko.

 

Ikasleak oso partehartzaile egon dira eta interes handia erakutsiz, galdera asko luzatu dituzte.

 

Orokorrean oso gustora joan dira, eta entzun ditugun balorazioak, eta jasotako inpresioak oso baikorrak izan dira.  

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

BeraKruz Ikastola www.berakruz.eus

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlf. 94 616 60 30