Baloreetan hezten: Bakearen eguna

03/02/2018

Bakearen Eguna

 

1948ko Urtarrilaren 30ean hil zuten tiroz, Mahatma Gandhi, bere aldarrikapenak egiteko BAKEA bide bakarra zela ikusten zuena. 60. hamarkadan hasi zen egun hau, aldarrikapen bezela ospatzen, eta harrezkero ospatzen jarraitu da.

 

Bakearen eguna egunero izan behar litzakeela uste dugulako, egun horretan bereziki, Bakearen aldeko aldarrikapen bat egiten da Ikastolan.

 

Urtero lez, ikasleak bi aste arinago egon dira bakezaletasuna lantzen. LH 1 eta 2-koak "Bakearen pizza" egin zuten, LH 3 eta 4-koak "Bakearen hiztegia" eta 5 eta 6. maila "mezudun botilak" idatzi zituzten, sinbolikoki, bakearen mezua mundura zabaltzeko asmoz. 

 

DBH 1-ekoak historian zehar izan diren "bakearen nobel sarien" biziak aztertu eta ezagutu dituzte. DBH 2-koak bakearen lorak egin zituzten, mezu ezberdinak idatzita, Ikastolako laugarren solairua apaintzeko erabili direnak. DBH 3 eta 4-koak "bakearen alde rapeatzen" aritu ziren. 

 

Urtarrilak 30

 

 

Bakearen Egunean, goizeko 12:20 elkartu ginen Ikastolako patioan. Geletan, bakearen alde egindako lanak aipatu ziren hasierako diskurtsoan. Haiek beste agian ez, baina gure inguruko egunerokotasunean eragin dezakegula azpimarratu zuten ikasleek.

 

   

 

 

 

Ondoren gela bakoitzak egindako piezak elkarturik, bakearen Puzzlea osatu zuten ikasleen artean:

 

 

 

Amaitzeko, Rakel Pujana mikroan, Mikel Laboaren "Txoria Txori" abestu genuen denon artean.

 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

BeraKruz Ikastola www.berakruz.eus

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlf. 94 616 60 30