First Lego League Gurasoei aurkezten

27/02/2018

Pasadan barikuan, Otsailak 23, baloreetan bigarren saria irabazi zuten ikasleek, beraien esperientzia kontatu zieten Ikastolako gurasoei. 

 

 

Gogoz eta ilusioz kontatu zuten beraien esperientzia, First Lego League-era aurkeztu ziren DBH4-ko Ikasleek.

 

 Ikasle zein gurasoentzako egindako ekintza honek, esperientzia hezkuntza-komunitatera zabaltzea zuen helburu, ikastolan egiten ari garen aldaketak ezagutzera emateko asmoz. 

 

Txapelketan egin zen moduan, proiektu zientifikoa, robotaren misioak eta baloreen aurkezpenak, bakoitza bere aldetik egin ziren. Harrotasunez esan behar dugu, gure ikasleak aurkezten diren lehen aldia izanik, baloreen arloan bigarren saria lortu zutela txapelketan. 

 

Ikasleak esperientzia ontzat eman dute, eta atzetik datozen ikasleei, bertan parte hartzera gonbidatu zituzten. Robotika, programazioa, arazoen ebazpena, talde lana, jendearekin hartu-emonak, lagun berriak egin , berdintasunean eta kiroltasunez lehiatu... orokorrean oso pozik daude, txapelketa honetan parte hartu izanaz.

 

 

 

 

 

 

 

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

BeraKruz Ikastola www.berakruz.eus

Abesua, 5-7, 48270 Markina-Xemein (Bizkaia)

Tlf. 94 616 60 30