top of page

Agur gazi-geza


Gaur arratsaldeko 16:45-ean elkartu gara Jokin Uribetxeberriari, Ikastolan izandako ibilbidea eskertu eta agur esateko.

Ia lau urte gure artean pasa ondoren, "pena handiz doala" esan digu Jokinek. Bere hitzetan hemen hasi eta hazi egin da profesional moduan, eta horretaz gain pertsonek utzitako aztarna sakona ere badarama.

Legazpitik egunero etorri izan da Ikastolako proiektuarekin bat eginez, murgilduta aurrera ateratzeko asmoz. Pasa den astean, Legazpiko Ikastolatik, bera ikasle izan zen eskolatik hain zuzen, uko egin ezineko lan eskeintza bat egin zioten eta onartzea erabaki zuen.

Helburu horrekin bildu gara Jokini, talde kide den legez, taldean agur esateko.


Ikastolatik ZORTERIK ONENA opa deutsugu Jokin, balio handikoa zara eta datorkizun erronkei ziur erantzuna emango diozula.

Hemen abestu diogun abestiaren hitzak, doinua Habanera.


bottom of page