top of page

SAHARA


Urtero lez kanpaina solidarioa BeraKruzen

Sahararekin alkartasuna kanpaina. 1200 € bilde ditugu

Ikastolatik egiten diren kanpo-ekintzen artean, falta ezineko bat "Kanpaina solidarioa" izaten da. Saharako kanpamenduekin alkartasuna erakutsirik, DBH-ko ikasleak mugitzen dira, Saharara bidaltzeko, erropa eta medikamenduak biltzeko.

Aurten berezitasun bat egon da. Kanpaina hasi aurretik, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdinekin hitz egin, eta planteamendu aldaketa egin genuen, Saharako premietara egokitzeko asmoz.

Han ere, negua gogorra izaten ari da, eta jende asko gaixotzen ari da. Horregatik, esan ziguten, modu eraginkor batean lagundu ahal izateko, egin genezaken onena dirua biltzea zela:

"Erropak, zaharrago edo berriago izan arren, badituzte, eta bidaltzea garesti irtetzen da. Medikamenduak jasotzen baditugu, gero kudeaketa zaila egiten da, iraungitze data ezberdinak dituzte medikamenduek, eta emandako gehienak, oso epe laburra izaten dute."

Bildutako dirua bidaltzea errezagoa egiten da, eta medikamenduak Saharan bertan erostean, gordetzea eta kudeatzea ere eraginkorragoa da.

Ikastolan

Aldez aurretik bene-benetan ESKERRAK EMAN nahi dizuegu kanpainan parte hartu duzuen guztioi!

Kanpaina honen emaitza oso onuragarria izan da! 1.200€ bildu ditugu! Ziur kantitate horrekin erosi ahal diren medikamentuak oso lagungarri izango direla saharauientzat!

ESKERRIK ASKO!!!!


bottom of page