DBH-KO IKASLEAK FIRST LEGO LEAGUE TXAPELKETARA JOANGO DIRA
top of page

DBH-KO IKASLEAK FIRST LEGO LEAGUE TXAPELKETARA JOANGO DIRA


Badira jada, 4 urte Berakruz Ikastolan Robotika irakasten dutela. Ikasleen artean harrera oso positiboa izan du hasieratik ingelesez ematen den irakasgai honek eta aurten lehen aldiz, FIRST LEGO LEAGUE txapelketara aurkeztuko dira DBHko ikasleak.

FIRST LEGO LEAGUE gazteen artean zientzia eta teknologiaren inguruko interesa pizten duen nazioarteko erronka bat da. 10-16 urte bitarteko gazteek ikerketa, arazoen errosoluzioa eta zientziaz baliatuz erronka tematikoei irtenbidea aurkitu beharko diote. FLL programaren oinarria bere baloreetan datza; beste ikasleengandik ikastea, lehiakortasun adiskidetsua, ikasketa eta gizarteari laguntzera bideratzen baititu ikasleak.

Berakruzeko ikasleak LEGO MINDSTORMS teknologia erabiliz:

• Robotak diseinatu, eraiki, frogatu eta programatu dituzte, gaur egungo zientzilarien erronka berdinak ikertu eta ebazten dituzte

• Matematika eta zientziari lotutako kontzeptuak aplikatzen dituzte bizitza errealean.

• Talde lana, komunikazioa eta arazoei irtenbidea aurkitzea bezalako gaitasunak eta konpetentziak garatzen dituzte.

Horregatik, prest dira otsailaren 10ean Gasteizen ospatuko den FIRST LEGO LEAGUE txapelketan lehen aldiz parte hartzeko. Aurtengo gaia URA Zorte on eta asko disfrutatu!!


bottom of page