"ARGAZKI MEZULARIA" lehiaketa irabazi dugu!
top of page

"ARGAZKI MEZULARIA" lehiaketa irabazi dugu!


Lea-Artibaiko Amankomunazgoko Gizarte zerbitzuek antolatzen duten "Argazki mezulari" lehiaketa irabazi dugu.

“Argazki Mezularia txapelketa” lemapean, Lea Artibai Amankomunazgoko adikzioen prebentziorako zerbitzuak, prebentzio estrategia moduan eta teknologia berriak erabilita antolatu zuen txapelketa.

Ikasleek, adikzioen prebentzioarekin zerikusia duten gutxienezko 4 argazki atera behar zituzten gelako, ondorendo helburuak jarraituz:

  • Adikzioen arriskuei buruzko hausnarketa bultzatzea.

  • Ikasturtean zehar kale hezitzaileak ikasleekin gelan egindako lanari jarraipena ematea.

  • Kale hezitzailearen lana herriko gazteen artean sendotzea.

  • Gazteentzako hain erakargarriak diren teknologia berriak erabilita kreatibitatea lantzea.

Alde batetik drogomenpekotasuna eta gai librea bestetik (dependentzia emozionala, mobilaren erabilera desegokia, ludopatia, sare sozialak… ), izan dira jorratu diren gaiak.

Lanak aurkezteko epea Abenduaren 7-an itxi zen, eta gaur arte, ez da jakin nortzuk izan diren sarituak.

ZORIONAK!!!

Hemen behean, lehiaketara aurkeztutako argazkiak:


bottom of page