top of page

2018 Europako Ondarearen urtea


Europako Ondarearen Urtearen harira, Bizkaiko eremuan dagoen ondare materiala zein inmateriala ezagutzera emoteko asmoz, bideoklipen lehenengo lehiaketa eratu du Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak Elizbarrutiko Ikastetxeen artean.

16 eskolen arteko 14 ikastetxek hartu dute parte lehiaketan. Epaimahaiaren iritzian azpimarratzekoa da "zenbait bideok ezarritako oinarrizko arauak zehaztasunez bete ez arren" parte hartzaileek erakutsi duten "interes eta inplikazio handia".

Horregatik lan guztiak ontzat ematea erabaki dute.

Izandako emaitzekin pozik eta harro gaude Ikastolan!

Euskarazko sari berezia eta making-of onenaren saria irabazi dute DBH2-ko hiru ikaslek, Oier Txurruka, Nahia Txurruka eta Maider Barturenek hain zuzen ere.

Lehiaketan parte-hartzeko, bi bideo egin behar zituzten ikasleek, beraien herriko ondarearen ingurukoa lehena, eta haren "making of"-a bigarrena.

Gure Ikasleek `Uri sarearen bilakaera ́ bideoklipa egin dute, eta saria irabazi Making of-arekin.

Epaimahaiaren esanetan “diskurtsoaren jariotasuna eta euskara jasoaren erregistroa zaintzeagatik” eta lehiaketarako bideoa egiteko lan guztia making of “umoretsu eta erakargarri” batean erakusteagaitik.

Making of-aren bideo saritua.

DBH-ko ikasleek egindako bideo guztiak ikusi ditzakezu Ikastolako youtube kanalean. Bertara joateko klikatu hemen: BeraKruz Kanala

Sari banaketa Apirilaren 13an egin da Bilbon, Eliz museoko Klaustroan, arratsaldeko 18:00etan.

Argazki batzuk:

ZORIONAK!!!!


bottom of page