Francesco Tonucci, Mar Romera eta Javier Bahón izan genituen atzo "HEZKUNTZAZ" hitz egiten, BeraKruz Ikastolaren mendeurrenaren ospakizunei bukaera borobil bat emateko asmoz.
Hizlarien kartela atera genuen egunetik, beste hiru bakarrik behar izan genituen auditoriuma betetzeko. Hasiera batean Esperantza aretoan egiteko asmoa genuen arren, areto horrek duen 120 pertsonako aforoa betetzeko sarrerak oso azkar saldu ziren, eta jendeak deituz jarraitzen zuen interesa erakutsiz.
Egoera horren aurrean, Lea-Artibai Ikastetxeko kideek, beraien ikastetxeko aretoa eskaini ziguten, 200 pertsonentzako tokiarekin, eta hura ere errez bete genuen.
HITZALDIA BAINO LEHEN
Hitzaldia ematera etorri zirela aprobetxatuz, Mar eta Francescok, Ikastola eta bere funtzionamendua ezagutzeko irrikitan zeudela jakinarazi ziguten, Javierren ahotik BeraKruz Ikastolari buruzko iritsi oso positiboa entzunda zeukatelako. Javier ikastolan sarri izan dugu, bai eraldatze lanetan, eta baita formakuntzan ere bidelagun baitugu.
Bisitan geundela, ikasleekin hitz egin zuten gure gonbidatuek: zertan zebiltzan momentu horretan galdetuz, ikastolaren aldaketa nola bizi izan duten...
"Me gusta lo que estoy viendo, niños de diferentes edades interactuando de forma natural"
Francesco Tonucci
"AUTONOMÍA es la libertad bajo control que se genera en estos espacios polivalentes"
Mar Romera
Francesco Tonucci, FRATO marrazkilari ezaguna izanik, ikastolan bere zeinua uztea nahi genuen, eta ondorengo marrazkia egin zigun Gizagunean:
Ikastola benetan gustatu zitzaien gure adituei, hitzaldian ere sarritan aipatu baitzuten eredu gisa.
HITZALDIA
Hitzaldiaren laburpen bideoa: