Ikastolatik Harvard Unibertsitatera
top of page

Ikastolatik Harvard Unibertsitatera


Bigarren urtez jarraian joan dira ikastolako irakasleak Harvard Unibertsitatera Ulermenerako Irakaskuntzan sakontzeko asmoz.

Harvard Unibertsitateko "Project Zero"-k hezkuntzaren munduan iraultza bat suposatu zuen. 1959tik, burmuinak funtzionatzeko duen era aztertu ondoren, hezkuntzak zituen gabeziak argitara ateratzen hasi ziren.

Eduki zehatz batzuk irakatsi beharrean, eduki horien zentzua ulertzea premiazko zela ikusi zuten, ikasitakoa norberarentzat esanguratsua izanik, barneratu eta ezagutza mantentzeko eraginkorragoa baita. Gainera, Google eta internet existitzen direnetik, informazioa pilatzea ez da, informazio hori erabiltzen jakitzea baino garrantzitsuagoa.

Badira bi ikasturte ikastolan Harvard-eko irakasleak lehen aldiz izan genituela, eta harrezkero lotura areagotuz joan da.

Ikastolan Project Zeroren filosofiarekin bat egin genuen ezagutu bezain laister. Alde batetik, Project Zero-ren filosofiarekin bat gatoz, eta bestalde, beraien irakasteko erarekin ere guztiz ados gaude, ikaskuntza prozesuan PERTSONA jartzen baitu erdigunean, ikaslea delarik protagonista.

Bi urtez jarraian izan ditugu Harvard-eko bi irakasle Jon Irueta pedagogoa eta Beñat de la Fuente Ikasketa Burua. Ikastolan. Lehenengo urtean formakuntza eskainiz, eta Harvard Unibertsitatean, 2019ko Uztaila bigarren urtean, proiektugintzan, gure lana auditatzeko lanetan.

Behin oinarriak jarrita, ikastolatik ere bi urtez izan dugu Harvard-eko Unibertsitatera, udako ikastaroetan irakasleak bidaltzeko aukera.

Bertan hezkuntza munduan, punta-puntan dauden irakasleekin oso gertutik lan egiteko aukera izan dute, eta bueltan ikasitakoa, Ikastolan aplikatzeko prest eta gogotsu etorri dira.

Idoia Ventura, Zuzendaria. 2018 ko Uztaila

Adimen Antiken teoriaren sortzaile, Howard Gardnerekin. Ulermenerako irakaskuntzaren aintzindari den David Perkinsekin.

8 andar kulturalak teorizatu zituen Ron Ritchardekin. Project Zeroko zuzendari den Tina Blytherekin.


bottom of page