top of page

“Hizkuntzak ikasteak jakituriaren atea zabaltzen du” (Roger Bacon)

Gaur egun kulturartekotasunak eta hizkuntzak ikasteak duen garrantziarekin, txiki txikitatik  hasten dira gure ikasleak ingelesa ikasten. HHtik hasi eta DBH bukatu arte ingelesa era komunikatibo baten lantzen joaten dira. Horretaz gain, DBHra heltzen direnean, bigarren atzerriko hizkuntza bezala alemana ikasten hasten dira.


Ingelesa lantzeko erabiltzen den metodoa ulermen eta adierazmenerako errutinetan oinarritzen da etapa guztietan eta ahozko adierazmena, zein idatzizkoa parekatuta landuz. Ikasleek “daily rutine” izeneko ahozko aurkezpen batekin hasten dute saioa. Errutina honetan, ikasle denek txandaka saio bakoitzean, nahi duten gai bati buruz hitz egin behar dute ingelesez minutu batez. Errutina honen helburua ikasgaiko saioa girotzea da, horrela beste konpetentzia batzuk lantzeko asmoz; entzutezko eta idatzizko ulermena, elkarrizketak, idatzizko adierazmena, hiztegia eta gramatika. Metodologia honen helburua, DBH bukatzean, B2 mailara heltzea da. Horrela, gure ikastolak, ikasleek nahi izanez gero, ikastolan bertan urtero ekainean zertifikazio azterketak egiteko aukera eskeintzen du.


Alemanari dagokionez, duela urte asko egin zuen ikastolak, bigarren atzerriko hizkuntza moduan alemana eskaintzeko apostua. Izan ere, Lea Artibain enpresa ugari ditugu eta hauetako asko Alemaniarekin harreman zuzena dute. Horregatik, DBHn, ikasleen helburua oinarrizko maila bat lortzea da.


Hizkuntzek, munduaren ikuspegia zabaltzen laguntzen digute eta ideia hau bultzatzeko asmoz,  ikastola  beste ikastetxe batzuekin elkartrukeak antolatzen ahalegintzen da bi urtetik behin. Elkartruke honetan ikasleek Alemaniako familia baten egonaldia egiten dute eta beste kultura bat ezagutzeko aukeraz gozatzen dute dute beraien ikas taldearekin batera. Horrez gain, hiri desberdinak ezagutzen dituzte, ohiturak, janaria eta baita beste hizkuntza batean komunikatzeak suposatzen duen erronka bizitzeko aukera izaten dute.




Comments


bottom of page