Iraiaren 24a orain dela egun gutxi utzi dugu atzean. Askok jakingo dute ziurrenik egun hori Berrizko Mesedetako Misiolarien ospakizun eguna dela, baina kontziente al gara emakume hauek gizartearekiko duten inplikazioaz? Mundu hobea eraikitzeko desira ez da gure mesedetakoentzako noizbehinkako hitz joko polit bat, baizik eta egunero esku artean duten erronka berri bat. Esfortzua, inplikazioa eta sakrifioa ezeren ordez eskaitzen duten emakume goresgarri hauek lerro gutxi batzuen merezidunak dira behintzat.
Urteak dira jada Limako El Agustino distrituan lanean ari direla “Urriak 7” Fundazioan. Berrizko serorek gune honetako familia behartsuei laguntzen jarduten dute. Txirotasun, marjinazio eta delikuentzia artean bizi diren familiak dira hauek; terrorismotik ihesian heldutakoak, langabezian daudenak, oinarrizko osasun baldintzarik ez dutenak eta ez dutenak non bizi.
Berrizko Mesedetako Misiolarien helburua, beraz, familia hauei laguntza eskaintzea da: formakuntza eman, umeentzako haurtzaindegiak eta kanpamentuak eskaini, nerabeak ikasketetara bideratu eta Eliza Elkartera ateak zabaldu. Gainera, Urriak 7 Fundazioa ume eta nerabeen formakuntzara zuzenduta dagoen MANTHOC (Movimiento de Adolescentes y Niños trabajadores hijos de Obreros) erakundearekin ari da elkarlanean, ikasketa errefortzuak, ikasketa hauen jarraipena eta janaria eskainiz egunean bi aldiz.
Gazte hauek aukera ezean jaio diren seme-alabak dira, txirotasun maila handian murgilduta daudenak. Egoerak bultzatuta kaleetan gozokiak saltzen, jendeari oinetakoak garbitzen, merkatuetan fruta saltzen aritzen dira. Honek guztiak beraien ikasketa alde batera uzteko premia ekarri du eta Berrizko Mesedetako Misiolari hauen eskuzabaltasunak behartsu hauen bizitzan bigarren aukera bat suposatu du.
Urriak 7 Fundazioa proiektu handia da Limako familia hauentzat, baina hare-pikor bat besterik ez, mundu mailan dituzten beste hainbat proiektu kontutan hartzen baditugu.
Comments