top of page

Haurtzaindegia

Haurtzaindegia

Konfiantzaren hazia lantzen

Haur-hezkuntzako eskolatzea hautazkoa da sei urte bete arte. Urte biologiko bakoitzak Haur Hezkuntzako sei mailak osatzen ditu, hurrenez hurren. Horiek, aldi berean, bi etapatan banatzen dira: zerotik hiru urtera lehenengo zikloa, eta hirutik seira bigarrena.

 

0,1 eta 2 urteko gelak

 

Haurrak 4 hilabetetik aurrera du Ikastolan sartzeko aukera.

 

Haurtzaindegiak bi zeregin nagusi ditu:

 

- Oinarrizko beharrak asetzea, hau da, laguntza-zerbitzua.

- Hezkuntza-eredu batean integratzea.

Hautzaindegi serbitzua

Haurtzaindegiaren helburuak afektibitate-munduaren, harremanen munduaren eta ezagutzen munduaren ingurukoak dira. Hori horrela izanik, helburu nagusia giro osasuntsu bat sortu eta bultzatzea da, bakoitzak bere nortasuna garatu ahal izateko

 

Haur Hezkuntzako lehen zikloan (0-3 urte), gorputza da abiapuntua haurrak inguruan duen mundua ikertu eta esploratzeko. Adin horretan oinarritzen dira errealitatea ulertzeko oinarriak, eta prozesu horretan espazioak, denborak, kausalitateak, erritmo biologikoek, plazerek, pisuek eta beste eragile batzuek erreferentzia-espazio bat sortzen dute haurrarengan

 

Prozesu horretan bere nortasun soziala deskubrituz doa, eta munduarekin komunikatzeko hainbat modu lantzen ditu. Adin honetako umeentzat, jolasa eta esperimentazioa dira euren ikasketa prozesua eta garapena bultzatzen duen motorra.

bottom of page