top of page

Ikastola

Deskribapena

Markina-Xemeingo Ikastola

MISIOA

Berakruz Ikastolaren misioa da 0-16 urteko ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, Markina-Xemein eta inguruko herrietako familiei eta komunitateari zerbitzua emanez. Hezkuntza-proiektu hau balio sendoetan eta euskal nortasunaren sustapenean oinarritzen da; euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa ardatz hartuta, pertsona autonomo, arduratsu eta zoriontsuak heztea du helburu.

 

IKUSPEGIA

Berakruz Ikastolaren ikuspegia  Markina-Xemeingo erreferentziazko ikastola izatea da, etorkizuneko herritarrei beraien bizitza pertsonalerako eta gizartean parte hartzeko beharrezkoak izango dituzten ezagutzak eta konpetentziak eskaintzeko gai den hezkuntza-komunitatadelako. Horretarako, etengabeko hobekuntzan, berrikuntzan eta lankidetzan oinarritutako ikastola irekia eta parte-hartzailea izan nahi dugu, herriaren garapenarekin konpromezua hartuz.

BALOREAK 

Talde lana eta Sarea

Taldean eta sarean egiten dugu lan, ilusioz eta proiektu partekatu batek batuta. Hezkuntza-komunitateko kide guztiek (ikasle, guraso, irakasle eta langileek) norabide berean jardutea dugu helburu.

 

Konpromezua eta ilusioa

Eguneroko lanean gogo biziz eta ilusioz aritzen gara, gure egitekoa pasioz bizi dugulako. Ikasleen garapen integrala eta komunitatearen ongizatea dira gure konpromezuaren muina.

 

Entzutea eta enpatia

Arreta eta gertutasunez entzuten dugu, aniztasuna aberastasun gisa hartuz. Ikasle eta familien errealitateak ulertu eta laguntzen ditugu, bakoitzaren erritmoak eta beharrak errespetatuz.

 

Gizartea eta jasangarritasuna abiapuntu

Solidaritatea eta gizarte-konpromezua lantzen ditugu, ingurumenarekiko eta etorkizunarekiko errespetuan oinarrituta. Ikasleak herriaren eta munduaren garapen jasangarriaren aldeko eragile bihurtu nahi ditugu.

 

Esplorazioa eta eboluzioa

Berrikuntzari eta ikaskuntza jarraiari irekitako ikastola gara. Esperimentatzeko, sortzeko eta etengabe hobetzeko jarrera sustatzen dugu, hezkuntza-eredua egoera berrietara egokituz.

Bikaintasuna eta kalitatea oinarri

Hezkuntza-kalitate handia eskaintzen saiatzen gara, aldi berean gizatasuna, hurbiltasuna eta tratu goxoa zainduz. Bikaintasuna ez dugu ulertzen datuetan soilik, baizik eta pertsonen ongizatean eta garapen integralean.

Parte-hartzea eta erantzukizuna

Eskola-komunitate osoaren parte-hartzea sustatzen dugu, bakoitzak bere erantzukizuna eta ekarpena hartuz. Ikasleek ere subjektu aktibo izatea nahi dugu, euren ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izanda.

Aukera-berdintasuna

Guzti-guztiek, jatorria edozein dela ere, hezkuntza-aukera berak izatea defendatzen dugu. Inklusioa eta ekitatea lantzen ditugu, inor atzean gera ez dadin.

 

Ahalegina eta inplikazioa

Lan egiteko ohitura, ahalegina eta konstantzia baloratzen ditugu, bai ikasleen artean bai profesionalen artean. Helburuak lortzeko inplikazioa eta esfortzua ezinbesteko direla irakasten dugu.

 

Autoestimua, umorea eta errespetua

Norberaren burua maitatzen eta baloratzen ikastea funtsezkoa dela uste dugu, beti ere besteekiko errespetuan oinarrituta. Umore ona, giro atsegina eta konfiantza sustatzen ditugu, ikasteko eta hazteko testuinguru osasuntsua sortuz.

 

Balio horiek guztiek osatzen dute Berakruz Ikastolaren eta EBIren izaera: euskal nortasunean errotuta dagoen, gizarteari zerbitzua ematen dion, eta etorkizun jasangarri eta bidezkoago baterako hezkuntza-proiektu partekatua.

Historia

100 urtedun Ikastola

1.917ko irailean, Markinako COLEGIO DE LA MERCED zenak hasi zuen ikastetxearen ibilbidea; Mesedeko Monjek sortua hain zuzen ere. Ikasle kopuru txiki batekin hasi ziren emakumearen prestakuntzara dedikatzeko asmoz.

1.945ean, Mesedeko Monjak Berrizko Kongregazioarekin bat egin eta gaur egungo Kongregazioa jarri zen martxan, MMB= Berrizko Mesedeko monja Misiolariak.

1961ean, eraikuntzan berrikuntzak egin ziren barnetegia zabalduz eta irakaskuntza eskeintza handituz; Batxilergo Agrikola eta Administratiboa gehituz. Garai horretan izena ere aldatu egin zuten, COLEGIO DE LA VERA CRUZ izatera pasa zelarik.

Demokrazia garaian, irakaskuntza euskaraz eskaintzeko aukera eman zenean, Colegio de la Vera Cruzek euskal kulturarekin zuen konpromezua sendotuz, ikasgaiak euskeraz irakasten hasi zen.

1985ean, COLEGIO DE LA VERA CRUZ eta ZERUTXU IKASTOLAK bat egin zutenean, gaur egun mantentzen den BERA KRUZ IKASTOLA izena hartu zuen.

Ordutik aurrera, BERA KRUZ IKASTOLA  gizarteko beharretara egokitzen joan da, irakaskuntza eredu aurrerakoia eskeiniz.

bottom of page