Proiektuka lanean | berakruz
top of page

Proiektuka lanean

Egungo lan egiteko modua

Egungo ikasteko modua

Proiektuetan oinarritzen den irakaskuntzaren metodologiak, XXI. mendeko gizarteak behar dituen
konpetentziak, eraginkortasunez garatzen ditu.


Gizartearen aldaketa izugarria kontutan izanez, hezkuntza tradizionalak ezin ditu ase gaur egungo
ikaslearen premiak. Beraz, aldaketa, ezinbestekoa da.


Metodologia honek hiru ardatz nagusi ditu. Pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta lankidetza.

Ikasleak, protagonista izango diren testu-inguru bat sortzen da, jakin-mina piztuz.


Ikasleek honela, beraien ikaskuntza prozesuaren ardura hartzen dute, autonomia garatuz eta bakoitzak dituen trebetasunak jokoan ipiniz.

 

Honen helburua, ezagutzaren eraikuntza aktiboa eta esanguratsua lortzea da.

Ikasleek pentsatzen ikasten dute eta proiektuetan lan eginez, erabakiak hartzeko, ekarpenak sortzeko, eztabaidatzeko eta zereginetan beharrezkoak diren trebetasun guztiak garatzeko lan egiten dute.

Oso garrantzitsuak diren ekintzak lantzen dira, besteak beste, planifikazioa, ikaskuntzaren
estrukturazioa eta azken produktuaren elaborazioa.


Guzti honek, era sormentsu eta berritzailean egiten dira, talde lana, erabakiak hartzeko gaitasuna, denboraren kudeaketa eta informazioaren trataera bultzatuz eta garatuz.

bottom of page