Psikomotrizitatea
Garapen integralaren bidean
Alderdi motor eta emozionala esperimentatzen
Bera-Kruz ikastolan haurrak psiko gelara joaten direnean psikomotrizitatea egiten dute, psikomotrizista batek bideratzen dituelako saioak. Psikomotrizistarik gabe, ez dagoelako psikomotrizitate saiorik.
Mugimenduaren bitartez (motriz) haurren garapen psikologikoa (psiko) garatzea da psikomotrizitatearen eta ondorioz BeraKruz ikastolan lantzen diren saioen helburua. Mugimenduaren, jolasaren eta harremanen plazerretatik; pentsatzeko plazerrera igarotzeko prozesuan datza.
Haurrek, beraien ekintza, sentsazio eta emozio desberdinetatik, errepresentazio mentalak garatzen dituzte. Horrela mundu sinbolikora jausi egiten dute, beraien barne-bulkada edo pultsio horiek bideratu eta adierazteko, eta modu honetan, pentsatzeko gai den subjektu autonomo bilakatzen dira.
Guzti hori emateko, psikomotrizitate praktikak espazio eta denboran oinarritutako metodologia pedagogiko bat proposatzen du eta psikomotrizitate gelak prozesu hau bermatzeko marko zehatz eta egoki bat eskaintzen du.
“Haurrak ez du jolasten ikasteko; jolasten duelako ikasten du” eta psikomotrizitate gela, espazio aberats eta anitza da horretarako. Gainera psikomotrizistak, haurren produkzio guztiak errespetuz jasotzen ditu, beraien zailtasunak, beldurrak, desioak, plazerak, emozioak… beraien heltze prozesuan zehar, beraien beharrizanei erantzun aproposak emateko.
Saio guztiek ibilbide bera izan ohi dute (hasierako errituala, jolas sentsoriomotorea, jolas sinbolikoa, errepresentazioa eta bukaerako errituala) baina saioak ez dira gidatuak. Psikomotrizistak ez du jarduerarik proposatzen. Saio guztian zehar, arau eta segurtasun erreferentea da psikomotrizista eta haur bakoitza gaitasunez beteta dagoen subjektu aktibo gisa onartu eta tratatzen du.
Psikomotrizitate praktikak haurrei bere buruarekin egoteko eta aritzeko denbora eskaintzen die eta guzti horretan jarduten dute BeraKruz Ikastolan, haurrei garapen integrala eskaintzeko asmoz.