Robotika | berakruz
top of page

Robotika

Egungo hizkuntza berria

Programatze pentsamendua

Gaur egungo umeek beldurrik gabe hartu eta erabiltzen dituzte teknologia berriak, beraien egunerokotasunaren parte dira. Horregaitik da garrantzitsua txikitatik, teknologia berriak arduraz erabiltzen ikastea. Eta hezkuntzan erabiliz gero, ikasleek euren bizitza zein lanekoari aurre egiteko gaitasunak eta trebetasunak garatzeko aukerak dituzte.


Garrantzi handia ematen ari zaio programatzen ikasteari eta elektronikari.  Horregatik umeak txikitatik programatzen ikastea zer den eta teknologia desberdinekin interakzionatzeko interesa zabaltzea bultzatu nahi da.  Eta horretarako momentu honetan robotika da hori egin dezakena eta Bera Kruz ikastolan apostua egin da horren alde, HHtik DBHraino robotikako plan bat sortuz.

Txikitatik programazioa txertatzea garrantzizkoa ikusten dugu, bere bitartez hizkuntz berri bat ikasteaz gain, beste helburu batzuk lortzen baitira: curriculum edukiak era dibertigarri batean ikastea, eguneroko erronkak gainditzea, kontzeptu eta gaitasun kognitiboak lantzea, taldelanean aritzea, pentsamendu konputazionala eta programazio hizkuntzak ezagutzea, ikerketabidezko ikaskuntza garatzea, …

Etapa guztietan helburu nagusia ez da robotika ikastea, baizik eta robotikaren bitartez ikastea. Esan bezala, bizitzarako garrantzizkoak diren gaitasunak garatzeaz gain, hainbat arloetako jakintzak ere garatzen dituztelarik:

 

  • Zientzia arloa: makina sinpleak, engranajeak, palankak, polea, mugimendu transmisioa,...

  • Teknologia: programazioa, softwarearen erabilera, diseinua eta modelo baten sormena.

  • Matematika: denboraren eta distantziaren neurketa, gehiketa, kenketa, biderketa eta zatiketa

  • Hizkuntza: irakurketa eta idazkera, sormenezko idazkera, istorioen narrazioa, azalpenak, elkarrizketak, antzezmenak,...

Ikaskuntza dibertigarria eta praktikoa ekiditzearen aldekoa den STEAM (zientzia, teknologia, ingenieritza, arte eta matematika) hezkuntzan liderra izandako materiala erabiltzen dugu eta First Lego League bezalako txapelketan parte hartzaile dira gure ikasleak, bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza bultzatuz.

 

Ikasleek proiektuak prestatu, robota diseinatu eta programatu eta First Lego League-ko balioak erakutsi behar dituzte (talde-lana, kooperatiboa edo elkarlanean lehiatzea, berrikuntza, barneratzea, …) , guzti hau ondo pasatuz eta horrekin batera ikasiz.

bottom of page