Adimen anizkoitzak
Howard Gardner izan zen adimen anizkoitzen teoriaren sortzailea. Orain arte adimen mota bat zegoela uste zen arren, teoria honen arabera adimenak anitzak dira eta pertsona guztiok ditugu adimen mota guztiak.
​
Pertsona bakoitzean adimen mota bat bestea baino garatuago dago ordea, eta hori, faktore genetikoak edo bakoitzaren kultura eta testuinguruaren araberakoa izaten da.
Adimen batetik anitzetara
Adimen anitzetatik zeregin anitzetara
Honako hauek dira 8 adimen motak:
​
-
Hizkuntzarako adimena
-
Ahozko eta idatzizko hizkuntza, modu egokian adierazi eta informazioa jasotzeko gaitasuna.
-
-
Adimen logiko-matematikoa
-
Operazio logiko-matematikoak egin eta gaien arteko harremanak antzemateko gaitasuna.
-
-
Adimen espaziala
-
Irudien bidez pentsatu; ideiak grafikoki adierazi; eta espazioa kokatu, antolatu eta eraldatzeko gaitasuna.
-
-
Adimen musikala
-
Musika formak antzeman, erabili eta eraldatzeko gaitasuna.
-
-
Adimen kinestesikoa
-
Gorputzaren bidez informazioa jaso eta gorputzaren bidez adierazteko gaitasuna.
-
-
Adimen naturalista
-
Natura aztertu, ulertu, erabili eta zaintzeko gaitasuna.
-
-
Adimen intrapertsonala
-
Norbere burua ulertu, hausnartu eta kudeatzeko gaitasuna.
-
-
Adimen interpertsonala
-
Besteak ulertu eta beraiekin elkarreragiteko gaitasuna.
-
Adimen motak
Adimenen azalpenak